LEZAMA BEKAK

Lezaman aritutako futbolariek ahalegin berezia egiten dute ikasketak eta kirola uztartzeko. Fundazioak ematen dituen beken bidez, ahalegin hori saritu nahi dugu.

ERLAZIONATUTAKO ODS-ak

Duela hainbat denboraldi hasi zen Athletic Club Fundazioa beka programa batekin, kirol arrazoiengatik klubean baja ematen zaien jokalarientzat. Beka horiek kirol arloko zuzendaritzak erabakitzen ditu, eta helburua zera da: Lezamako prestakuntza urteetan zehar jokalariek ikasketak eta kirola uztartzeko egiten duten ahalegina saritzea. Azken urteetan, Fundazioak hainbat jokalariri ordaindu dizkie ikasketen gastuak, bai bertako Unibertsitateetan, baita kanpoan ere, hala nola Estatu Batuetan edo Irlandan.

Previous slide
Next slide

BESTE PROIEKTU BATZUK