Zabalik dago Athletic Clubeko udako campusean izena emateko epea. 2009 eta 2017 urteen artean (biak barne) jaiotako ehunka haurrek lehoi bihurtu eta esperientzia zuri-gorri ahaztezina bizi ahal izango dute Lezaman.
IZEN-EMATEAK
AC Campusak zazpi asteko futbol eta aisialdiko eskaintza prestatu du Lezaman, ekainetik abuztura, goizez eta arratsaldez banatutako txandetan Athleticez topera gozatzeko.
Gainera, uda honetan lehen aldiz, Klubak AC Campus Inside prestatu du, Lezamako Iribar egoitza berrian lo egiteko aukerarekin, mantenu osoan. Aukera honetarako izen emateak laster irekiko dira.
Udako campusaren beste berrikuntza nagusietako bat Plentziako egoitza berrian egingo dela da, eta, beraz, inguruan uda igarotzen duten haurrek ere AC Campusen esperientzia bizitzeko aukera izango dute.
INFORMAZIO GEHIAGO