Laliga Genuinearen Cadizeko fasea maiatzera atzeratu dute

Athletic Club Fundazioak lehen fasea Gijonen jokatuko du apirilean, bigarrena Cadizen maiatzean eta hirugarrena eta behin betikoa ekainean Lezaman

LaLigak argitaratu du LaLiga Genuine-aren behin betiko egutegia. Azkenik, Malagan eta Cadizen jokatuko zen lehen fasea maiatza arte atzeratu da pandemiaren erruz. Athletic Genuine Gijonen estreinatuko da apirilaren 22, 23 eta 24an eta bigarren fasea Cadizen jokatuko da maiatzaren 20, 21 eta 22an.

Denboraldi berri honetako egutegia hiru fasez osatuta dago, eta azkenekoan, behin betikoan, Athletic Genuine izango da talde anfitrioia eta etxean jokatuko du, astero entrenatzen duen zelai berdinetan. Horrela, Lezama azken egoitza izendatu dute berriro, pandemiak 2019/20 denboraldiko azken bi faseak bertan behera uztera behartu ondoren. Genuine taldeko lehoiak Fair Play titulu berri bat berresten saiatuko dira, laugarrena jarraian, bere zaletasun leial eta nekaezinak babestuta.