Lankidetzaren eragin sinergikoa

 

Athletic Club Fundazioak, Lurgaiak, Adsisek, Sortarazik eta Osakidetzako BOMSk bat egin dute jasangarritasunaren eta gizarte-inklusioaren aldeko elkarlanari balioa ematen dion ekimen batean

Athletic Club Fundazioak, Lurgaia Fundazioarekin, Adsis Fundazioarekin, Sortarazirekin eta Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearekin (BOMS) batera, zuhaitz autoktonoak landatzeko jardunaldi bat ospatu du, ekitaldia kokatzen den CO2 konpentsazio proiektutik haratago doana. Parte hartzen duten erakundeen arteko lankidetzaren eragin sinergikoak Athletic Club Fundazioak egiten duen elkarlanaren garrantzia azpimarratzen du.

Alde batetik, jardunaldi hau Biosfera Erreserban urtero 2.000 zuhaitz inguru landatzen dira, Athletic Clubeko taldeen joan-etorriek denboraldi bakoitzean eragindako karbono-arrastoari aurre egiteko. Baina, aldi berean, aukera bat da Adsis, Sortarazi eta BOMS proiektuen erabiltzaileek bestelako jarduera motibagarri bat egin dezaten, guztion onerako eta estigma sozialei aurre egiteko.

Lurgaia 15
Lurgaia 24
Lurgaia 23
Lurgaia 22
Lurgaia 21
Lurgaia 20
Lurgaia 10
Lurgaia 17
Lurgaia 25
Lurgaia 18
Lurgaia 14
Lurgaia 16
Lurgaia 13
Lurgaia 12
Lurgaia 7
Lurgaia 11
Lurgaia 9
Lurgaia 19
Lurgaia 8
Lurgaia 5
Lurgaia 4
Lurgaia 2
Lurgaia 3
Lurgaia 1
Lurgaia 6
Lurgaia 26
Anterior
Siguiente
 

Adsis Fundazioaren Bestalde Programaren hamar erabiltzailek (askatasunaz gabetutakoei eta askatasunaz gabetuta egondakoei zuzendua), Sortarazi proiektuko sei (Bizkaian bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak gizarteratzearen alde lan egiten duen elkarte klaretarra, haien gaitasunen garapen integralaren bidez) eta Osakidetzako BOMS Proiektuaren hamabost erabiltzailek (gaixotasun mentalak dituzten pertsonak zeharka eta modu integratuan artatzen dituena) bat egin dute Fundazioko teknikariekin eta laguntzaileekin ekimen jasangarri eta sozial honetan.

Aire zabalean eta natura betean garatutako jarduera da, eta parte-hartzaile guztiek modu positiboan egin dute bat, jarrera eta inplikazio bikainak erakutsiz. Lurgaia Fundazioko arduradun Jon Hidalgok agindu eta gainbegiratuta, zazpi espezie autoktonotako berrehun zuhaitz landatu dira. La Union, Fundazioaren enpresa laguntzailea, Muxikara joan-etorria egiteaz arduratu da Athletic Cluben autobus ofizialean.