Asmoa da jokalariek ahalik eta baliabide onenak izatea, bai prebentzioari dagokionez, baita lesioen tratamenduari dagokionez ere. Gainera, bizi-ohitura osasungarrien inguruko prestakuntza ere ematen da. Zerbitzu hau bateragarria da erakunde publiko eta aseguru pribatuek emandako zerbitzuekin. Fundazioaren aholkularitza eta tratamenduak kirolaren ikuspegia dauka.