Sushi Artist showcooking erakunde laguntzaileekin

 
 
 

Fundazioak networking esperientzia esklusiboa antolatu du San Mames Jatetxean sushi prestatzen ikasteko

Athletic Club Fundazioak, Sushi Artist enpresaren eskutik, networking esperientzia esklusiboa antolatu du ostiral honetan bere erakunde laguntzaileentzat. Ekitaldia San Mames Jatetxean ospatu da eta Sushi Artist, Sushi Bar-en kontzeptu berri batean espezializatutako enpreseko sukaldariak izan dira japoniar sukaldaritzako jaki hau prestatzen irakatsi dutenak. Hogei laguneko hiru taldetan banatuta, Fundazioak gonbidatutako pertsonek master class atsegin bat jaso dute eta, ondoren, bazkaria egin dute San Mames Jatetxean.

Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidentea, eta Juan Carlos Ercoreca eta Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioaren ordezkariak, arduratu dira gonbidatuei ongietorria emateaz eta Athletic Club Fundazioarekin izandako lankidetza pertsonalki eskertzeaz. Guztira, 60 pertsona inguruk hartu dute parte networking jarduera honetan.

 
web1
web2
web3
web5
web6
web8
web9
web22
web10
web20
web26
Anterior
Siguiente
 

Fundazioaren Enpresa Kluba

Hainbat sektoretako enpresek (industria, elikadura, informatika, aholkularitza, ingeniaritza, osasuna, aseguruak, energia, automobilgintza, etab.) kontaktuak egiteko, enpresa-harremanak prestatzeko, negozio-aukerak sortu eta garatzeko, informazioa partekatzeko eta bezero potentzialak bilatzeko topagune bat izaten dute Fundazioaren Enpresen Klubean.

Eta hori guztia, Fundazioak Athletic Cluben balioekin bat egiten duen gizarte-ekintzari egiten dion ekarpena ahaztu gabe. 40 proiektu baino gehiago, sozialak, kulturalak, haurrak eta kirola babestekoak, prestakuntzakoak eta garapenekoak, eta ingurumenekoak. Proiektu horiek modu eraginkorrean islatzen dute Fundazioko enpresek beren eremu guztietan iraunkortasunarekin duten konpromisoa. Konpromiso horrek gure kolaboratzaileak batzen dituen jatorrizko lotura osatzen du, eta gizartearen onerako da.

 
web11
web13
web12
web17
web16
web18
web14
web21
web23
web24
Anterior
Siguiente