Fundazioa, More Than Football Award 2022ko finalista

 
1 Thinking Football Film Festival
2 Letras y Fútbol 2022 Bochini, Sacheri, Reguera, Barraza
3 Letras y Fútbol 2019 Villalobos, Torero, Otero
4 De Marcos, y su libro Togo
5 Club de Lectura Ernesto Valverde
6 Club de Lectura con Mikel San José, José Roberto Torero y su libro Una historia del fútbol con equipo infantil
7 2021 EXPOSICION FOTOGRAFICA BESTE ALDEA ERNESTO VALVERDE
8 2021 Concierto del grupo ORSAI formado por futbolistas del primer equipo
9 2019 Zimbalist, Henzel, Duque 2019
10 2017 De Marcos, Perea, Garazi, Sierra, Nekane, Balenziaga 2017
Anterior
Siguiente

 

Athletic Cluben kultur proiektua futbolarekin lotutako gizarte ekimenak aitortzen dituen Europako sari honen azken lau hautagaien artean dago

European Football for Development Network (EFDN) erakundeak More Than Football Award 2022 sarirako lau azken hautagaien zerrenda eman du ezagutzera, eta Fundazioaren kultura-proiektua aukeratuetako bat da. Beste hiru hautagaiak hauek dira: Holandako FC Twente eta adinekoen komunitateari zuzendutako Twente gizarte-proiektua; Newcastle United Foundation eta kirol, hezkuntza eta ongizaterako “Nucastle” proiektua; eta Northampton Town FC eta kirol, hezkuntza eta ongizaterako proiektua.

Proiektu irabazlea azaroaren 14tik 16ra bitartean Budapesten egingo den EFDNren 18. konferentzian ezagutuko da, “Human Rights and Sustainability” (“Giza Eskubideak eta Iraunkortasuna”) izenarekin. EFDN erakundea futbola garapen sozialerako tresna bihurtzea helburu duten klub profesionalez osatutako elkartea da. Horrela izanik, More than Football Award izeneko sariak futbolarekin lotutako gizarte ekimenak aitortu eta saritzen ditu. Fundazioaren kultur proiektua Europa mailako sari garrantzitsu hori jasotzeko hautagai nagusien artean dago, beste bederatzi proposamenekin batera.

Fundazioaren kultur proiektua Athletic Club erakundearen ekimen baloratu eta ospetsuenetakoa da. Kultura, heziketa eta futbolaren arteko loturak ezartzen dituzten kultur jardueraz osatutako programa zabal eta anitza da. Letrak eta Futbola eta Thinking Football Film Festival jaialdiak dira aipagarrienetakoak; lehena literatura eta arteari eskainia dago, eta bigarrena futbola eta zinema uztartzen dituen nazioarteko topaketarik garrantzitsuenetakoa da. Gainera, Fundazioak Bertsoderbia jarduera antolatzen du urtero, bertsolari zuri-gorri eta txuri-urdinen parte-hartzearekin, eta irakurketa sustatzeko ekimenak antolatzen dira futbolari zuri-gorriekin, hala nola Athletic Irakurketa Kluba eta argitalpen propioak.

Hala, Iñaki Williams, Iñigo Lekue, Mikel Balenziaga, Ainhoa Tirapu eta Oscar de Marcos bezalako futbolariak izan dira irakurLE-ON irakurketa sustatzeko kanpainaren protagonistak. Oscar de Marcosek eta Ainhoa Tirapuk, Athletic Genuineko Igor Porsetekin batera, eleberri autobiografiko laburrak argitaratu dituzte Fundazioarekin (“Togo”, “Bizitza eskukadaka”, “Williams izatea”), eta doan banatu dira ikastetxeetan eta kirol-klubetan. Gainera, idazle futbolari horiek prestakuntza-zentro horietara joan dira ikasleekin liburuei buruz hitz egitera, Athletic Irakurketa Kluba proiektuaren modalitateetako bat baita.