Thinking Football 2022ren inaugurazio aparta

Sala BBK aretoak, jendez gainezka, jaialdiaren estreinaldia hartu du “Finding Jack Charlton” filmaren emanaldiarekin

Fundazioak antolatutako Thinking Football Film Festival jaialdiaren hamargarren edizioa atzo inauguratu zen ahalik eta modurik onenean: Sala BBK aretoa beteta eta kalitatezko programa batekin. Saioa arratsaldeko zazpietan hasi zen Jon Uriarteren ongietorri hitzaldiarekin. Athletic Clubeko presidenteak Fundazioaren eta bere proiektu sozial eta kulturalaren garrantzia azpimarratu zuen, “gure klubak duen indarraren beste adibide bat dela” adieraziz. Zentzu horretan, Uriartek aitortu zuen “ilusio berezia egiten ziola agintaldian gaudenetik modu publikoan bultzatzen ari garen Fundazioaren lehen ekitaldia hau izateak, Thinking Football jaialdia”.

‘Finding Jack Carlton’ filmaren proiekzioari, zineforum interesgarri batek jarraitu zion. Bertan, Andy Townsend (Jack Charltonek entrenatutako Irlandako selekzioko kapitaina, 1990eko eta 1994ko Munduko Txapelketetan bikain aritu zena), Pete Thomas (filmaren zuzendarikidea), Sid Lowe (The Guardian egunkariko kazetaria) eta Galder Reguera (Fundazioko Proiektu arduraduna) aritu ziren.

 
s12022.09.19 THINKING FOOTBALL 62
s22022.09.19 THINKING FOOTBALL 53
s32022.09.19 THINKING FOOTBALL 50
s42022.09.19 THINKING FOOTBALL 46
s52022.09.19 THINKING FOOTBALL 45
s62022.09.19 THINKING FOOTBALL 44
s82022.09.19 THINKING FOOTBALL 10
s92022.09.19 THINKING FOOTBALL 09
s102022.09.19 THINKING FOOTBALL 08
s112022.09.19 THINKING FOOTBALL 05
s112022.09.19 THINKING FOOTBALL 07
s122022.09.19 THINKING FOOTBALL 03
Anterior
Siguiente
 

Solasaldian, Irlandako selekzioarekin lotutako kontuak aipatzeaz gain, gizartean garrantzia duten bi gairi buruz hitz egin zen bereziki: emozioak eta oroitzapenak. Azken finean, Sid Lowek adierazi zuen bezala, “pelikulak Jack Charltonen oroitzapenei buruz hitz egiten du, paradoxikoki, dementzia duen pertsona bat, jada gogoratu ezin duena”. Irlandako nazioaren memoria kolektiboaren parte diren bizipenak.

Inaugurazio ekitaldian izan ziren Athletic Clubeko eta Fundazioko presidenteak, Jon Uriarte eta Juan Carlos Ercoreca; BBK Fundazioko Nora Sarasola eta Koldo Bilbao; Bilboko Udaleko Itxaso Erroteta eta Marcos Muro; Zuzendaritza Batzordeko kideak, Nerea Ortiz, Jon Ruigómez eta Josetxu Urrutia; Fundazioko zuzendari nagusia, Jon Vázquez Eguskiza; eta klubarekin eta Fundazioarekin zerikusia duten beste pertsona ospetsu batzuk, hala nola, Sergio Navarro, Andoni Goikoetxea, Mikel González edo Gontzal Suances.

Gaur, “The three kings”, Gordon Strachan eta Toni Padillarekin

Gaur arratsaldean jarraituko du jaialdiak, saio bikoitzarekin. Arratsaldeko 18: 00etan, ‘God save the wings’ iparramerikako filma proiektatuko da, eta 20: 00etan, izar nagusia, ‘The three kings’, Jonny Owenek zuzenduta.

Pelikularen ondorengo solasaldian, filmaren zuzendariaz gain, Gordon Strachan Eskoziako futbolaren izarrak eta Toni Padilla kazetari eta historialariak hartuko dute parte.

Bihar, ‘Wenger: Invinvible’ eta ‘Nadia’

Bihar, asteazkena, bi film ezberdin. 18: 00etan, anglo-frantsesa den ‘Wenger: invinbible’. Arsenal irauli eta Londresko klub mitikoaren ardura 22 urtez hartu zuen gizonaren istorioa, bere hitzekin kontatua. 20: 00etan, Anissa Bonnefontek zuzenduriko ‘Nadia’ film frantsesa. Dokumentalak Nadia Nadimen istorio hunkigarria kontatzen du. Nadim Afganistango gerrako neskato errefuxiatua izatetik egungo emakumezkoen futboleko izar handienetako bat izatera igaro zen.

Zineforumean partehartzaile izango dira Myriam Weil eta Edtih Chapin, filmaren eskoizle eta gidoilaria dena.

Informazio guztia eta sarreren erreserba HEMEN