Utopia-Dronak proiektuaren hasiera

 
 

Fundazioak akordio bat lortu du Dronak eskolarekin, Utopia proiektuko emakumeek droneak pilotatzeko lizentzia lor dezaten

Athletic Club Fundazioak eta Dronak, Bilbon egoitza duen drone-pilotuen prestakuntza-eskolak, akordio bat lortu dute Utopia proiektuaren barruan dauden eta zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeek Droneen Piloto Profesionalaren (RPAS) lizentzia lor dezaten. Lau asteko ikastaroa da, 60 orduko prestakuntza teorikoa eta 15 ordutik gorako praktikak izango ditu, eta RPAS lizentzia ematen duen azterketa batekin amaituko da.

Utopia proiektua 2016an abiarazi zuen Fundazioak, Clara Campoamor elkartearekin eta Integrando fundazioarekin elkarlanean, zaurgarritasun-egoeran dauden emakume helduei ahalduntze-prozesuan laguntzeko helburuz. Athletic Club Fundazioak, Athletic Clubeko jokalariek eta teknikari propioek zuzendutako asteko entrenamenduez gain, jarduera osagarriak eta prestakuntza-ikastaroak egiten ditu kolektibo horri bere egunerokoan eta etorkizunera begira laguntzeko.