“Williams izatea” liburua formatu digitalean

 
 
Fundazioak Igor Porseten liburua deskargatu ahal izateko lotura bat jarri du bere webgunean
 
Athletic Club Fundazioak lotura bat jarri du webgunean, Igor Porsetek idatzitako “Williams izatea” liburua formatu digitalean deskargatu nahi duten pertsona guztientzat. Zehazki, argitalpenaren inguruko informazioa jasotzen duen atalean dago lotura, HEMEN . Deskarga digitalaz gain, liburua doan banatzen ari da, eta, hala nahi duten guztiek dohaintza egin dezakete atal berdinean.
 
Igor Athletic Club Fundazioaren Genuine taldeko jokalaria da. Williamsen sindromearekin jaio zen (hortik dator izenburua), eta 2021eko urrian 29 urte beteko ditu. Liburua Irakurketa Errazaren irizpideen arabera idatzia dago, testua irakurterraz eta ulerterraza izateko, eta oso harrera ona izaten ari da, ez soilik ikastetxeetan (horietan banatu da), baita herritarren artean ere, orokorrean. Ahoz ahokoaren bidez zabaldu da berria, batez ere. Liburua eskatzeko, helbide honetara idatzi dezakezue: info@fundacionathleticclub.eus.