Aurkari historiko eta berezia, Red Star FC

Thinking, Letrak eta Futbolaren laugarren jardunaldian, Parisko taldea hobeto ezagutu genuen, “Nous sommes le red star” filmari eta klubeko presidentearen presentziari esker

Jaialdiaren laugarren eguneko ekitaldi nagusia, zalantzarik gabe, “Nous sommes le Red Star” dokumentala izan zen, Parisko klub mitikoan oinarritutakoa eta Athletic Cluben aurkari historiko eta berezia izan dena. Filmaren ondoren, Galder Reguerak moderatutako hitzaldi batean, audientziak filmaren zuzendariak, Christian Paureihe eta Mónica Regàs, eta erakundeko presidentea, Patrice Haddad, entzuteko aukera izan zuen. Azken hau San Mames bisitatzeaz pozarren agertu zen.

Bere taldeak bost aldiz bisitatu zuen San Mames zaharra 1919 eta 1932 bitartean, nahiz eta horietako batean Parisko Racingekin konbinatu batean egon. Lehoiek ere bi aldiz bisitatu zuten Frantziako hiriburua, Red Star taldearen aurka jokatzeko (horietako bat, Parisko Racingekin batera, berriz ere). Bitxia bada ere, Red Star eta Athletic Cluben arteko partida izan zen 1932ko urriaren 9an Printzeen Parke ospetsua futbol zelai gisa berrinauguratu zuena. Zuri-gorriek 4-2 galdu zuten, baina San Mameseko itzulerako partidan ordaina jaso zuten, Pariseko taldea 6-2 garaituz.

Baina, solasaldian hitz egin zen bezala, Athletic Cluben eta Red Starren arteko loturak ugariak dira. Joan den mendearen hasieran kirol faktorea izan zen bi erakundeak elkartu zituena, baina gaur egun kultur faktorea da bi klubak lotzen dituena, Thinking, Letrak eta Futbola bezalako jaialdi bati esker. Fundazioaren aldetik, dokumentalaren aukeraketa honen atzean klub bakar baten nortasuna erakusteko interesa dago, Athletic Cluben antzeko balioen aldeko apustua egiten duena eta formazio prozesua funtsezkoa duena.

RS11
RS10
RS9
RS8
RS7
RS6
RS5
RS4
RS3
RS2
RS1
RS0
Anterior
Siguiente

 

Gaur, historiako futbol iragarki onenak

Jaialdiak saio entretenigarri eta didaktikoa antolatu du gaur larunbaterako. Antonio Pacheco (Pach) eta Santi García publizistek historiako futboleko 25 iragarki onenak aztertuko dituzte, eta modu atsegin eta didaktikoan azalduko digute zergatik diren hain onak eta zergatik funtzionatu zuten publizitate-kanpaina gisa.

Hitzordua San Mames BAT Iparraldeko aretoan izango da (sarrera 12. atetik) arratsaldeko 19: 00etan. Sarrera doakoa da aldez aurretik erreserba eginda HEMEN