Boslan-ek bat egin du Fundazioarekin

Ingeniaritza eta Aholkularitza enpresak Athletic Club Fundazioaren Babeskide-Nagusi gisa sinatu du

Boslan Ingeniaritza eta Aholkularitza 2000. urtean Bilbon sortutako nazioarteko enpresak Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azkenaldi honetan, Babeskide-Nagusi gisa. Horrela, enpresa gure erakundearen parte bihurtzen da eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, prestakuntza, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten du. Ibaiganen egindako akordioaren sinaduran, Juan Carlos Ercoreca Athletic Club Fundazioaren presidentea, Jon Vázquez Eguskiza Fundazioaren zuzendari nagusia eta Iñaki Villanueva Ortueta Boslaneko presidentea izan dira.

Boslan enpresa modernoa da, sendotua eta kaudimenduna, eta hogei urte baino gehiagoko esperientzia du ingeniaritzaren eta nazioarteko aholkularitzaren sektorean. 700 pertsona baino gehiagoko diziplina anitzeko talde batek osatzen du, 30 herrialde baino gehiagotan egin ditu lan eta bulego iraunkorrak ditu Mexikon, Brasilen, Kanadan, Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Portugalen.

Bere ibilbide luzean, Boslanek zerbitzurako bokazio irmoa erakutsi du, honako alderdi hauen aldeko apustua eginez: laneko prestakuntza, segurtasuna eta osasuna; tokiko ezarpena, jarduera-eremuen dibertsifikazioarekin batera; ingurumenarekiko konpromisoa; eta ekipamendu eta programa informatiko aurreratuenez hornitzeko etengabeko inbertsioa.

Bere jarduera-eremuen artean, offshore energia eolikoa, hidrogeno berdea, Smart Mobility, Bigdata, Business Intelligence eta ekodiseinua nabarmentzen dira.