“Erronkekin opor hauek desberdinak izatea lortu duzue”

 
 
Dagoeneko badakigu zein diren abuztuko “turismo iraunkorra” erronkaren irabazleak, eta jada parte har daiteke iraileko hondakinen berrerabiltzearen erronkan
 
Aimar eta Maria Dolores izan dira abuztuan Garapen Iraunkorreko Erronkak lehiaketako irabazleak. Gaia turismo iraunkorra zen. Edonork har zezakeen parte lehiaketan. Hauxe besterik ez zen egin behar: oporren argazki bat igo eta zergatik ziren jasangarriak kontatzea. Gero eta zailagoa da irabazleak aukeratzea. Parte-hartzaile batzuek aipamen berezia merezi dute, hala nola Muskizko Alaia eta Alain, argazki interesgarri asko bidali baitituzte. “Erronkekin opor hauek desberdinak izatea lortu duzue”, esan digu Alainek. “Asko gustatzen zaigu mendira joatea, zuhaitzak landatzea eta garbiketa lanetan laguntzea. Gure planetak laguntza behar du, eta gurasoek esaten digute gure esku dagoela hura zaintzea. ” Aimar ere oporretan mendira joatea gustatzen zaio. “Poltsa bat daramat beti lurrera ezer ez botatzeko. Garbi mantendu behar dugu mendia, suteak saihesteko eta beste pertsona batzuek hartaz gozatzeko.”
 
Alain yAlaia3
Alain Muskiz
Alaia y Alain2
sLDE3
sLIDE4
Anterior
Siguiente

Maria Dolores fundaziozaleak irabazi du CLUB ATHLETICeko jarraitzaileentzako sari berezia. Cartagenatik, bertan bizi baita, Cortina kalaren argazki bat bidali digu zale zuri-gorri honek.

Laster, Fundazioak sari banaketa egingo du eta orduan jakingo du Maria Doloresek zein izango den CLUB ATHLETIC izateagatik jasoko duen opari-sorpresa.

Iraileko erronka: hondakinak berrerabiltzea. Parte hartu!

Jarraian duzue abuztuko parte hartzaileen argazki sorta bat eta iraileko Garapen Iraunkorrerako Erronka berrirako esteka, oraingo honetan hondakinen berrerabilpenean oinarrituta. Lehiaketan nahi duen orok parte har dezake. Egin ezazu argazki bat berrerabili eta bigarren bizitza eman diozun gauza bati buruz; jarri izena eta kontaiguzu zer zen lehen eta zer den orain… Oso erraz egin dezakezu, gure lehiaketako inprimakia betez. Parte hartzeko, klikatu HEMEN eta lagundu mundua leku hobea izan dadin lortzen. Eta, gogoratu, Athleticen kamiseta bat irabaz dezakezu, eta, Fundaziozalea bazara, hau da, CLUB ATHLETICeko kidea bazara, sorpresa berezi bat izango duzu.

 
Reto Garamendi
Asier Barco Pietro
Asier Barco Pietro2
Faro
Monte
Pájaro
Urko Lanciano
sLIDE1
SLIDE2
sLIDE3
Anterior
Siguiente