Emaús Gizarte Fundazioa Taldea izaera sozialeko erakunde bat da, laikoa eta irabazi-asmorik gabekoa; EMMAÜS INTERNATIONAL mugimenduaren parte da. Erakundearen helburua da prozesu eraldatzaileak –banakakoak nahiz kolektiboak– sustatzea eta laguntzea gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-esparruetan. Horretarako, Emaúsek gizarteratze- eta laneratze-programak garatzen ditu, jasangarritasunari buruzko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak eta garapenarekiko lankidetzakoak, eta ekonomia solidarioko enpresak. Lehentasuna da bazterketa-egoeran edo bazterketa-arrisku larrian dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzea eta pertsona horiek ahalduntzea.
Zehazki, Emaúsek egoitza-zentro bat du Gamizen eta eguneko zentro bat Derion, eta bertan gizarte-bazterketako egoera larrian dauden pertsonei laguntzeko programa integrala garatzen da. Kirol anitzeko entrenamenduak, Fundazioko teknikariek zuzentzen dituztenak, Emaúsek sustatutako ekimen eraldatzaileen parte dira.