Fidias Proiektua

FIDIAS Fundazioarekin daukagun lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Fundazioko teknikariek bi entrenamendu-saio zuzenduko dituzte astean, FIDIASen Lamiakoko egoitzan. Erakunde honek artearen bidezko garapen pertsonal eta integrazioaren arloan lan egiten du

ERLAZIONATUTAKO GIH

Athletic Club Fundazioak eta FIDIAS Fundazioak lankidetza-akordio bat lortu dute. Horren bidez, Fundazioko teknikariek bi entrenamendu-saio zuzenduko dituzte astean, FIDIASen Lamiakoko egoitzan. FIDIAS Fundazioa gobernuz kanpoko erakundea da, gazte eta dinamikoa, eta arteen bidez pertsonen garapen eta integrazio arloan lan egiten du. Gaur egun, Fidias Fundazioa 350 pertsonaz osatua dago. Bere lanaren hartzaileak gizarte-bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak edota kolektibo babesgabeak dira, eta beren xede nagusia artea eta kulturaren bidez gizarteratze-prozesuetan laguntzea da, pentsamendu kritikoa garatzeko, elkar ulertzeko eta eraldaketa sozialerako tresnak diren heinean.

FIDIAS Fundazioak elkartzeko espazioa eskaintzen du. Horren bidez, haur eta nerabeek beren aisialdi denboraren zati bat ematen dute sorkuntza-prozesuetan murgilduta eta elkarren arteko harremanak garatzen, profesional zein boluntarioek gidatuta. Antzerkia, dantza, abesbatza, musika, komikiak, arte martzialak, graffitia… eta, orain, Fundazioaren laguntzarekin, baita multikirola ere. Diziplina horiek guztiak eskaintzen ditu FIDIAS Fundazioak, erabiltzaile gazteen gaitasunak garatzeko.

Fundazioko teknikariek bat egin dute FIDIASek eskaintzen dituen arte eta kirol arloko tailerrekin, astean bi entrenamendu-saio emanez. Multikirolean oinarritutako saio horiek hainbat adinetako erabiltzaileei zuzenduta daude: Astelehenetan, 14 eta 16 urte bitarteko nerabeak; ostegunetan, 7 eta 11 urte bitarteko haurrak.

ERLAZIONATUTAKO GIH

  • Haur eta gazteen gizarteratzea sustatzen du.
  • Pobreziaren-ziklotik ihes egiteko gaitasunak eskaintzen ditu.
  • Etorkizunean gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko gaitasun sozial, pertsonal eta hezigarriak eskaintzen dizkie parte-hartzaileei.
  • Gorputz-jarduera eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu.
  • Gaixotasunak eta osasunerako kaltegarriak diren jokabideak saihesten ditu.
  • Pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu.
  • Autoestimua, norberaren gaineko konfiantza, ahalduntzea eta independentzia handitzen ditu.
  • Oreka emozionala, kontzentrazioa, frustrazioaren kudeaketa eta ardurak hartzeko gaitasuna hobetzen ditu.
  • Hobetzeko grina, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.
  • Balio hezigarriak transmititzen ditu, hala nola errespetua, lankidetza, elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna, erantzukizuna, konpromisoa, etab.
  • Kalitatezko hezkuntza-aukerak eskaintzen ditu.
  • Eskola-absentismoa saihesten du, eta errendimendu akademikoa hobetzen.
  • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek enplegura iristeko, lan duina lortzeko eta ekintzaile izateko beharrezkoak diren gaitasunak (prestakuntza, gaitasun tekniko eta profesionalak) edukitzea errazten du.
  • Arlo pertsonalean garatzeko, gizarteratzeko eta enplegu produktiboa lortzeko beharrezkoa den baldintza-berdintasuna bermatzen du.
  • Kirolean eta aisialdian berdintasunez parte hartzeko eskubidea bermatzen du.
  • Jendartea osatzen duten talde guztien parte-hartzea sustatzen du.
  • Haur eta gazteen kontrako indarkeriaren eta diskriminazioaren aurka borrokatzen da.
  • Gizarteratzea, berdintasuna, tolerantzia eta talde-lana sustatzen ditu.
  • Aukerak eta tresnak eskaintzen dizkie gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei.
  • Berdintasunezko gizarteratzea lortzeko beharraren gainean kontzientziatzen du, baita jendarte baketsu eta bidezkoak eraikitzearen garrantziaren gainean ere.

BESTE PROIEKTU BATZUK