Buruko gaixotasuna duten pertsonentzat zuzenduta dago. Helburua hauxe da: kirol jardueraren bidez buruko gaixotasuna tratatzen laguntzea, gaixotasunaren zenbait sintoma eta alderdi hobetzeko, gizarte-trebeziak eta osasun-ohitura osasungarriak barneratzeko eta buruko gaixotasunak jotako pertsonen inguruan zoritxarrez sortzen den estigma hausteko. Fundazioaren bidez, entrenamenduak egiten dituzte astero Athletic Clubeko profesionalekin (Euskadiko osasun mentaleko zentroz zentro ibiltzen baitira), eta Futbola Burua izeneko txapelketa egiten da ekainean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zentroetako jokalariekin.