Gordexolako Gizakia zentroko pazienteek Fundazioaren laguntza jasotzen dute, adikzioak dituzten pertsonei bideratutako egoitza-prozesuan. Halaber, Deustuko Eguneko Zentroak eta Gizarteratzen Laguntzeko Zentroak ere parte hartzen dute proiektu honetan.
ERLAZIONAtUTAKO GIH
Gizakia Fundazioa irabaz asmorik gabeko erakundea da, gizarte-intereseko aitorpena jaso du, eta bizitzan egiazko arazoak dituzten pertsonak ditu ardatz; pertsona horien gizarteratzea sustatzen du esku-hartze integralaren eta kalitatezkoaren bidez. Athletic Club Fundazioak Gizakiarekin lan egiten du esku-hartze integral eta kalitatezko honetan, erabiltzaileen berreskuratze eta gizarteratze prozesurako oso onuragarriak diren kirol entrenamendu saioen bidez.
80ko hamarkadan, heroinaren kontsumoa bete-betean zegoela, hiru lurralde historikoetako gotzainak toxikomanoen errehabilitaziorako programa bat sustatzen hasi ziren, Erroman emaitza onak izaten ari zen Progetto Uomo metodologian oinarrituta. Horrela, 1985ean hasi zen Gizakia Fundazioaren lana. Komunitate terapeutiko horren helburua da pertsona horiek adikzioekin erlazionatutako arazoak gainditzea, ahaleginaren, talde-lanaren eta laguntza profesionalaren bidez.
Gaur egun Gizakia Fundazioak 16 prozesu desberdin baino gehiago eskaintzen ditu hainbat arlotan. Beharrizanen arabera konbinatu daitezke, erantzun osoagoa emateko.
Fundazioko teknikariek zuzendutako asteroko entrenamenduen bidez kirol-jarduerak sustatzen dira elkarrekiko laguntzaren giro horretan, eta esperientzia horrek zentroko terapian lagungarri diren ohitura eta balioak txertatzen ditu. Lana bi multzotan banatzen da: Futbola eta multikirola.
Ez dira soilik kirola praktikatzeak dakartzan berezko onurak (sindrome metabolikoaren aurka egitea, ohitura osasungarriak hartzea eta sasoian egotea). Taldean kirola egitea ona da bakardade egoera arintzeko eta harreman afektiboak garatzeko.
FundaciĆ³n Athletic Club Fundazioa
Mazarredo 23, 48009 Bilbao
Tlf: +34 94 661 20 04
info@fundacionathleticclub.eus