GOIZTIRI

Barakaldo inguruan, gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei zuzendutako proiektua da, Goiztiri elkartearekin batera sortua.

Slide Heading

.

Click Here

ERLAZIONATUTAKO GIH

 
 

Programaren helburua: parte-hartzaileei maiztasun finkoa duen jarduera bat eskaintzea, gizarteratze- eta ahalduntze-prozesuan lagungarri izango zaielakoan, eta kirola eta jolasa sustatzea, aisialdi txiki bat eskaintzeko. 2019/20 denboraldian lehen aldiz martxan jarri den proiektua da, hogei lagun baino gehiagoko taldea osatuz, astero Lezamako teknikarien zuzendaritzapean Lasesarre kiroldegian entrenatzen dena, Fundazioak U.K.E. (Udal Kirol Erakundea) erakundearekin lotu duen hitzarmenari esker.

Bizitegi proiektuarekin batera, izaera ludikoagoa duten jarduerak ere egiten dira taldeko kidetasuna finkatzeko; esate baterako, beste elkarte batzuetako kideek eta Athletic Clubeko langileek osatutako taldeen aurkako adiskidantzako partidak. 2012an sortu zenetik, 96 lagun aritu dira Bizitegi taldean.

ERLAZIONATUTAKO GIH

  • Baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea sustatzen du.
  • Pobreziaren-ziklotik ihes egiteko gaitasunak eskaintzen ditu.
  • Etorkizunean gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko gaitasun sozial, pertsonal eta hezigarriak eskaintzen dizkie parte-hartzaileei.
  • Elikadurari dagokionez behar-beharrezkoak diren ondasunak eskaintzen ditu.
  • Erabiltzaileek bizitza betea izateko aukerak eskaintzen ditu.
  • Gorputz-jarduera eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu.
  • Gaixotasunak eta osasunerako kaltegarriak diren jokabideak saihesten ditu.
  • Pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu.
  • Autoestimua, norberaren gaineko konfiantza, ahalduntzea eta independentzia handitzen ditu.
  • Oreka emozionala, kontzentrazioa, frustrazioaren kudeaketa eta ardurak hartzeko gaitasuna hobetzen ditu.
  • Hobetzeko grina, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.
  • Lan-merkatuan dauden eskakizunei egokitzeko gaitasunak ematen dizkie erabiltzaileei.
  • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek enplegura iristeko, lan duina lortzeko eta ekintzaile izateko beharrezkoak diren gaitasunak (prestakuntza, gaitasun tekniko eta profesionalak) edukitzea errazten du.
  • Arlo pertsonalean garatzeko, gizarteratzeko eta enplegu produktiboa lortzeko beharrezkoa den baldintza-berdintasuna bermatzen du.
  • Kirolean eta aisialdian berdintasunez parte hartzeko eskubidea bermatzen du.
  • Jendartea osatzen duten talde guztien parte-hartzea sustatzen du.
  • Kirol-jarduera eta -txapelketetan parte hartzeko aukera ematen die gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei.
  • Garapen soziala sustatzen du, eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonen inguruan dauden pertzepzio eta estigmak hobetzen ditu.
  • Haien egoera ikusgai bilakatzen du eta haren gainean sentsibilizatzen du jendartea, diskriminazioa murrizte aldera.
  • Gizarteratzea, berdintasuna, tolerantzia eta talde-lana sustatzen ditu.
  • Aukerak eta tresnak eskaintzen dizkie gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei.
  • Berdintasunezko gizarteratzea lortzeko beharraren gainean kontzientziatzen du, baita jendarte baketsu eta bidezkoak eraikitzearen garrantziaren gainean ere.

BESTE PROIEKTU BATZUK