Proiektuaren helburu nagusia IMQ Amsa Ospitalera doazen pertsonen gizarteratzea da. Lankidetza-eredu honen bidez, Fundazioak bere ekarpena egiten du pazienteak beren lan terapeutikoaren protagonista izan daitezen. Horretarako, elementu motibatzaile garrantzitsuak aktibatzen saiatzen da, hala nola sozializazioa eta talde-jardueretan parte hartzea. IMQ Amsa Eguneko Ospitalea osasun mentaleko arazoren bat duten pertsonei zuzenduta dago. Batzuetan, kanpo kontsultak ez dira nahikoak izaten, eta pertsona batzuek tratamendu intentsiboagoa behar dute. Horrek, gainera, aukera ematen die beren bizi-inguruarekin konektatuta jarraitzeko.