Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea

Osakidetza Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea 2010ean sortu zen, gaixotasun mentalak dituzten pertsonei arreta zeharkakoa eta integratua emateko. Fundazioak OMSrekin lankidetzan dihardu kirol eta futbol anitzeko saioak antolatuz

ERLAZIONATUTAKO GIH

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea publikoa da, eredu komunitario batetik osasun mentalean espezializatutako arreta ematen duena. Osakidetzako OMSk lurraldean banatutako osasun mentaleko zentroetan egiten du eguneroko lana, baita eguneko ospitaleetan ere. Athletic Club Fundazioak kirol eta futbol anitzeko saioak antolatzen ditu Ermua, Durango, Gernika, Areeta, Erandio, Barakaldo, Ortuella, Bilbo, Lehenak, Zamudio eta Manueneko zentroekin. Fundazioko bederatzi teknikarik asteroko entrenamenduak egiten dituzte, aurrez aurre. Saio horietara buruko nahasmendu mota ezberdinak dituzten 200 pertsona inguru doaz.

Aurori Oña, Osasun Mentaleko Osakidetzaren Sareko gainbegiraleak esan digun moduan, haientzako oso garrantzitsua da lankidetza hori, onurak oso handiak baitira. Ez dira soilik kirola praktikatzeak dakartzan berezko onurak (sindrome metabolikoaren aurka egitea, ohitura osasungarriak hartzea eta sasoian egotea). Taldean kirola egitea ona da bakardade egoera arintzeko eta harreman afektiboak garatzeko.

 

 

 
 

Hala ere, Aurori Oñak uste du Fundazioak ematen duen gauza bat kirolaren onura baino are garrantzitsuagoa dela: Fundazioak inklusio eta normalizaziorako eragile moduan daukan indarra. Horrela izanik, Athletic erakundeak gaixotasuna ikusarazten lagundu dezake, desinformazioaren aurka egiten, estigma soziala indargabetzen… eta, gainera, buruko nahasmendu larriak dituzten pertsonek izan ohi duten apatia, desmotibazioa eta ilusiorik ezaren aurka egiten laguntzen du, eta orain arte lortu ezin izan dituzten gauzak lortzeko motibazioa ematen die.

Horregatik guztiagatik, pandemia hasi zenetik, Fundazioko teknikariek, futbol entrenamenduak zuzentzeaz gain, multikiroleko saioak ere ematen dituzte, aerobikoagoak eta ariketa kognitiboekin. Horrela izanik, erabiltzaile kopurua nabarmen handitu da, baita emakume parte-hartzaileen kopurua ere, hori baitzen osasun mentaleko sarearen helburuetako bat. Aurori Oñak horrela laburbiltzen du: “Normaltasunaren parte bihurtzen da. Zer sentitzen dute erabiltzaileen entrenatzen duten bitartean? Orain ez naiz gaixo bat. Hau jende askok egiten du, eta nik ere egin dezaket, eta, gainera, animatu egiten naute, eta Athletic da, eta, gainera, garrantzitsua naiz, pandemia garaian deitu egin didate, eta nigatik kezkatu dira. Horrek ilusio eta poz handia ematen du. Ematen duena baino askoz gehiago da. Ez da soilik ariketa. Harago doa. Paziente izatetik pertsona izatera pasatzea da”.

Era berean, proiektu honetan parte hartzen duten Fundazioko teknikariek prestakuntza-ikastaro bat jasotzen dute, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko irakasleek emana. “Egoerak maneiatzea eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekiko laguntza-harremana” izeneko prestakuntza-ikastaro hau osagarri garrantzitsua da teknikariek entrenamendu-saioak optimizatzeko eta gaixotasun mentalak dituzten pazienteen kolektiboari egokitzeko.

Previous slide
Next slide

ERLAZIONATUTAKO GIH

  • Gorputz-jarduera eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu.
  • Gaixotasunak eta osasunerako kaltegarriak diren jokabideak saihesten ditu.
  • Nahasmenduaren zenbait sintoma eta alderdi hobetu ditzake.
  • Pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu.
  • Autoestimua, norberaren gaineko konfiantza, ahalduntzea eta independentzia handitzen ditu.
  • Oreka emozionala, kontzentrazioa, frustrazioaren kudeaketa eta ardurak hartzeko gaitasuna hobetzen ditu.
  • Hobetzeko grina, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.
  • Kirol-jardueretan parte hartzeko aukerak eskaintzen dizkie osasun mentalari lotutako nahasmenduak dituzten pertsonei.
  • Garapen soziala sustatzen du, eta nahasmendu mentalak dituzten pertsonen inguruan dauden pertzepzio eta estigmak hobetzen ditu.
  • Osasun mentala ikusgai bilakatzen du eta haren gainean sentsibilizatzen du jendartea, diskriminazioa murrizte aldera.

BESTE PROIEKTU BATZUK