Beñat: “Nik goitibera, bizikleta eta patinetea erabiltzen ditut egunero”

 
 
Dagoeneko badakigu zein diren uztaileko “mugikortasun iraunkorra” erronkaren irabazleak, eta jada parte hartu daiteke abuztuko “turismo iraunkorra” erronkan
 
Beñat Porras eta Haritz Zarraga izan dira uztaileko Garapen Iraunkorrerako Erronkak lehiaketaren irabazleak. Gaia “mugikortasun iraunkorra” izan da. Edonork har zezakeen parte lehiaketan. Hauxe besterik ez zen egin behar: argazki bat igo, bizikletaz, patinetez, oinez, garraio publikoan… ibiltzen. Beñatek argi utzi du: bere ohiko garraiobideak batu ditu, argazkia lehiaketara igo du, “Kutsatu gabe mugitu” izena jarri dio, eta gaineratu du “Nik gotibera, bizikleta eta patinetea erabiltzen ditut egunero”. Oso ondo, Beñat!
 

Parte hartzaileei oro har dagokien sariaz gain, Fundazioaren jarraitzaileek sorpresa berezi bat jaso dezakete. Haritz Zarraga Fundaziozalea izan da uztaileko irabazlea. Bere amarekin batera bizikletan egindako argazkiak merezi du. “Familia osoa bizikletaz” izena jarri dio argazkiari, eta adierazi du: “Ahal dugunean bizikleta erabiltzen dugu. Ogia erostera bizikletaz goaz, adibidez”. Aurki Fundazioak sari banaketa egingo du, eta orduan jakingo du Haritzek zein den sari sorpresa berezia, CLUB ATHLETICekoa izateagatik.

Abuztuko erronka: turismo iraunkorra. Parte hartu!

Jarraian duzue uztaileko parte hartzaileen argazki sorta bat eta abuztuko Garapen Iraunkorrerako Erronka berrirako esteka, oraingo honetan “turismo iraunkorra” gai duena. Lehiaketan nahi duen orok parte hartu dezake. Egin zure opor iraunkorren argazki bat, jarri izenburua eta gehitu irudiari buruzko esaldi bat… Oso erraz egin dezakezu, gure lehiaketako inprimakia betez. Parte hartzeko, klikatu HEMEN eta lagundu mundua leku hobea izan dadin lortzen. Eta, gogoratu, Athleticen kamiseta bat irabaz dezakezu, eta, Fundaziozalea bazara, hau da, CLUB ATHLETICeko kidea bazara, sorpresa berezi bat izango duzu.

rdsj1
rdsj2
rdsj3
rdsj4
rdsj5
RDSJUlio3
RDSJulio
previous arrow
next arrow