Berriztuk laguntza behar duten pertsona, familia, bikote eta taldeak artatzen ditu, salbuespenik gabe: nerabeak, haurrak, gazteak, emakumeak, gizonak, edadetuak, minoria etnikoak, migratzaileak, bazterkeria egoeran daudenak, desgaitasunen bat dutenak, gaixoak…
Kudeatzen dituzten zerbitzuak hainbat arlotan sailkatzen dira: Bigarren hezkuntza, genero-indarkeria, adingabeen babesa, lanbide heziketa, gazteen justizia, seme-alaba eta gurasoen arteko indarkeria, psikoterapia, lehengoratze-justizia, laneratzea eta prestakuntza/gainbegiratzea. Geografikoki Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan daude kokatuta. Gaur egun 400 langile ari dira. Honako administrazio hauekin lan egiten du: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta hainbat Udal.