Athletic Club Fundazioak Bizgarri elkartearekin batera lan egiten du Bakarrik heldutako Adingabe Atzerritarren proiektuan. Urduñan eta Urdulizen burutzen da. Zentro bietan egiten diren asteroko entrenamendu-saioen bidez, elkartearen helburuak lortzen laguntzen dugu, izan ere, erabiltzaileek trebetasun sozialak, baliabide linguistikoak, higiene ohiturak eta konpromisoak barneratzen dituzte. Hori guztia lagungarria da gizarteratze-prozesuan. Fundazioko teknikariek Urduñako futbol-zelaian burutzen dituzte entrenamendu-saioak, Fundazioak Udalarekin eta klubak bertako futbol taldearekin dituen hitzarmenen baitan. Urdulizko zentroko erabiltzaileek Lezaman egiten dituzte saioak, normalean.