Fundazioak Gurutzetako ospitalearekin elkarlanean jarduten du alor horretan; izan ere, 2015ean ospitaleko pediatriako berrikuntzako sailak adingabeei zuzendutako tratamenduak leuntzen laguntzeko plana prestatu zuen.
ERLAZIONATUTAKO GIH
Planak bi atal ditu, eliteko kirolak eta pazienteak partekatzen dituzten balioetan oinarrituta: esfortzua, fedea, taldearekiko konfiantza… Horretarako bereziki diseinatutako pertsonaietan islatzen dira balio horiek guztiak. Pertsonaia horiek pediatriako espazioak dekoratzen dituzte, Athletic Club Fundazioak egin eta ordaindutako diseinuei esker. Orobat, itsasgarriak banatzen dira pediatria-sailean eta adingabeen tratamenduan parte hartzen duten Bizkaiko osasun-zentro guztietan, «txapelduna» lemarekin, pazienteen jarrera saritzeko. Era berean, Gurutzetako unibertsitate-ospitalean dauden neska-mutilei Athletic Clubeko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako kapitainek sinatutako diploma ematen zaie, tratamenduan erakutsi duten ausardia saritzeko.
Previous slide
Next slide
ERLAZIONATUTAKO GIH
Pazientearen jarrera positiboak sustatzen ditu tratamenduak iraun bitartean.
Konfiantza hobetzen du osasun arloko langile eta instalazioetan.
Ospitaleratze-prozesua humanizatu egiten du, eta egoerak eragindako estres eta antsietatea murrizten ditu.
Hobetzeko grina, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.