ATHLETIC IRAKURKETA KLUBA

Irakurketa eta futbola, biak dira partekatu beharrekoak. Bakarka aritzen den zalerik ez dago, eta liburu on bat irakurtzen duen edonork sentitzen du gero lagunei kontatzeko gogoa.

ERLAZIONATUTAKO ODS-ak

Athletic Irakurketa Klubaren xedea irakurketa sustatzea da. Edozein zale edo irakurlek proposatu dezake liburu bat, Athletic Clubeko jokalariek irakurtzeko. Jasotako iradokizun guztien artean, pertsona bakoitzak bat aukeratuko du eta liburua hilabeteko epean irakurtzeko konpromisoa hartuko du. Ostean, iradokitako liburuak oinarri hartuta, Athletic Club Fundazioak irakurketa saioak antolatuko ditu, Athletic Clubeko pertsonekin.

Azken urteetan hainbat jokalari eta teknikarik hartu dute parte, hala nola Jose Anjel Iribar, Carlos Gurpegui, Ainhoa Tirapu, Ernesto Valverde, Mikel Balenziaga, Mikel Rico, Mikel San José, Gorka Iraizoz, Andere Leguina, Xabi Etxeita, Maite Oroz eta Lucía Córdoba.

Athletic Irakurketa Kluba osatzeko, Athletic Clubeko behe kategorietako taldeen saioak egiten dira.

Beste aldetik, ikastetxeetan egiten ari diren Athletic Irakurketa Klubak arrakasta izaten ari dira eskola, ikastola eta institutuen artean, eta gero eta gehiago eskatzen dira. Batetik, ikasleek konpromisoa hartzen dute Fundazioak sustatutako edo argitaratutako liburuetako bat irakurtzeko, eta, behin irakurrita, idazlearekin solasaldia egiten da. Athletic Club erakundeko ordezkarien presentzia, hala nola Óscar de Marcos (“Togo”)Ainhoa Tirapu (“Bizitza eskukadaka”) edota Igor Porsetena (“Williams izatea”), erakargarria da ikasleentzat.

Previous slide
Next slide

BESTE PROIEKTU BATZUK