Horretarako, astebururo Bizkaiko zelaietan jokatzen duten 40.000 jokalariengana heltzeko, Fundazioak oinarri futboleko prestakuntza proiektu bat dauka martxan. Horren bidez, Athletic Clubeko teknikariek eskuz esku lan egiten dute Bizkaiko ia klub guztiekin, Athletic Club metodologia txertatzeko. Prestakuntzaren helburua da jokalari gazteenekin lan eginez bikaintasuna lortzea. Horren barruan hainbat arlo lantzen dira: denboraren antolaketa eta entrenamendu eremuaren antolaketa, entrenatzailearen komunikazio lana, aspektu psikologikoak, motrizitatea, atezainen prestakuntza espezifikoa, joko ereduak, elikadura eta haurren babesa, beste batzuen artean.