Sari banaketa, azaroko irabazleak eta abenduko erronka berria

 
 
Lukak eta Maxek irabazi dute azaroko Garapen Iraunkorreko Erronka, eta abenduko erronkan parte har daiteke
 
Max eta Luka fundaziozalea izan dira azaroko Garapen Iraunkorreko Erronkak lehiaketako irabazleak. Bi irabazleek arropa-poltsak berrerabiltzeko edukiontzian uzten zituzten uneko argazkiak bidali dituzte. Edukiontzi zurian, ehungintzako materiala (arropa, zapatak eta osagarriak), jostailuak, liburuak, gailu elektronikoak eta etxetresna elektriko txikiak birziklatzen dira. Edukiontzi horren helburua da hondakinen sorrera murriztea eta materialen bizitza erabilgarria luzatzea, eta edukiontzian uzten diren eta bigarren bizitza erabilgarria izan dezaketen produktuen berrerabilera sustatzea.
 
 

Laster, Fundazioak sari banaketa egingo die bi irabazleei eta orduan jakingo du Lukak zein izango den bere ezusteko sari berezia fundaziozalea izateagatik, hau da, CLUB ATHLETICeko kidea izateagatik. Zorionak Max eta Luka!

Ainhoa Tirapuk Mustapha Aitmari eman dio bere saria

Ainhoa Tirapuk, Athleticeko jokalari ohiak, eman zion Mustapha Aitmari elastiko zuri-gorria, urrian Biodibertsitatearen garrantziari eskainitako erronkaren irabazlea izan zelako.

Tirapu2
Tirapu3
Tirapu4
Tirapu1
Anterior
Siguiente
 
 

Abenduko erronka: hondakinak sortu gabe eramateko ontziak. Parte hartu!

Lehiaketa irekia da eta oso erraza da parte hartzea. HEMEN egin ahal duzu. Igo argazki bat zure janari- edo edari-ontzi ekologikoei buruz modu errazean eta Athleticen kamiseta bat irabazteko aukera izango duzu eta, gainera, Fundaziozalea bazara, hau da, Club Athleticeko kidea, ezusteko sari berezia irabazteko aukera izango duzu.